Uda zinea Gorbeian | Lege Oinarriak
1.- ENPRESA ANTOLATZAILEA
Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa
Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao errepidea z.g.
945 46 07 46
2.- SUSTAPENAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA
Sustapena baliozkoa izango da 2024ko ekainaren 21etik irailaren 29ra.
3.- MEKANIKA
Gorbeia Merkataritza Guneak Duo Plana izeneko sustapena jarri du abian, lehen aipatutako datetan, eta, horren bidez, Merkataritza Guneko bezeroek eta erabiltzaileek sustapen eta deskontu bereziez gozatu ahal izango dute guneko saltokietan.
Deskontua bi eskaintza eta/edo sustapen dituen pack batek osatzen du, eta bezeroak Merkataritza Gunearen webgunean erosi ahal izango du (https://www.centrocomercialgorbeia.com/).
Plan horien bidez, bi saltokitako bi deskontu eta/edo sustapen konbinatu ahal izango dira; hala, erabiltzaileak interesatzen zaizkion aisialdi plan guztiak eskuratu ahal izango ditu.
Plana erosi ondoren, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko dio adierazitako postara, bi QR koderekin. Kode horiek bi saltokietan erakutsi beharko ditu erosleak, deskontua aplikatu ahal izateko. QR kodea saltokian baliozkotu ondoren, desgaituta geratuko da, eta ezin izango da berriro erabili.
Deskontu packak trukatzeko epea 2024ko irailaren 29ean amaituko da.
Nahi beste Duo Plan eros daitezke.
Sustapenak horiek indarraldian dauden egunetan trukatu ahal izango dira saltokietan, nahiz eta modu dualean erosi behar izan.
Hauek dira atxikitako saltokiak eta deskontuak edo sustapenak:
- CINES GORBEIA ZINEMAK:
Zinema sarrera bat 3€an, astelehenetik igandera edozein film eta saiotara joateko, sustapena amaitu arte. Betaurrekoak eta 3D gehigarria aparte.
- MR. WOK:
o Menu 1, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), edaria barne (ura, freskagarria, garagardoa, ardo kopa), sustapena amaitu arte. Prezio: 14,50€
- MCDONALD'S:
o McMenu ertain bat 5'90 €-an (hanburgerra, edaria eta patatak barne), McPollo, BigMac, McRoyal Deluxe, Cuarto de Libra eta 9 Nuggeten artean aukeratzeko, astelehenetik igandera, sustapena amaitu arte.
- NOVA JUMP:
o 1,5 ordu jauzika. 2024ko ekainaren 21etik irailaren 29ra bitarte, astelehenetik igandera. Jauzika ibiltzeko denbora pertsona bakoitzeko da eta ezin izango da partekatu. Ez da itzulketarik egingo, soilik sustapenerako ezarritako egunen artean aldatu ahal izango da, eta Gorbeia Merkataritza Guneko Novan Jump-en baino ez da baliagarria. Galtzerdiak ez daude barne.
o PREZIOA: 10 €
- KIDS CITY:
Ordubeteko jolas saioa 6€an, astelehenetik ostegunera (jaiegunetan izan ezik), sustapena amaitu arte.
- KARTING:
o 10 minutuko saioa 15 €-an (prezio ofiziala 20 €). Helduentzat eta haurrentzat balio du (ez da baliagarria biplaza, dift kart eta superkartetarako). Irekita dauden egun guztietan, eta ohiko ordutegian. Sustapena amaitu arte balio du.
- SHASHI CURRY:
1.eskaintza:Hauen artean aukeratzeko lamb curry, curry oilaskoa edo beef madras + rice (arroza) + naan (ogia) Eskaintza astelehenetik igandera egongo da indarrean. Sustapena amaitu arte balio du.
PREZIOA: 9,90 €
2. eskaintza: oilasko edo txahal hanburgesa + patatak + edaria + postrea Eskaintza astelehenetik igandera egongo da indarrean. Sustapena amaitu arte balio du. Sustapena amaitu arte balio du.
PREZIOA: 5,90 €
- PÁDEL GORBEIA:
o Partida: 90 minutuko partida a 7 € an (pertsona bakoitzeko).
o Saio partikularra ikasle batentzat 30€an.
Saio partikularra 2 ikaslerentzat 30€an. 15€ ikasle bakoitzeko.
Hauek dira sustapenen konbinazioak:
- CINE + McDONALDS
- CINE + MR.WOK
- CINE + KID’S CITY
- CINE + NOVA JUMP
- CINE + KARTINGA
- CINE + SHASHI CURRY
- CINE + PADEL
Nola eros daitezke sarrerak?
Saltokietan dauden planetako sarrerak erosteko, pauso hauek eman behar dira:
- Erosleak nahi duen plana aukeratu beharko du. Antolatzaileak argitaratutako planaren informazioa berrikusi ondoren, erosi nahi duen planeko sarrera kopurua aukeratu, eta “Jarraitu” sakatu beharko du.
- Erregistro inprimakia bete, eroslearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta pasahitza sartuta (“Eroslearen Erregistro Inprimakia”), eta berariaz onartu beharko du bere datu pertsonalak eskatutako helburuetarako erabiltzea, baita terminoak eta baldintzak ere, eta “Jarraitu” sakatu beharko du. Erabiltzailea izango da segurtasun maila egokia duen pasahitz bat hautatzearen erantzule bakarra. Horretarako, erabiltzaileari gomendatzen zaio ez hautatzea konbinazio nabarmenak pasahitz gisa, horrelakoak erraz deszifratzen baitituzte hirugarrenek. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da pasahitza isilpean gordetzea, eta ezein hirugarreni ez ematea. Erabiltzaileak sumatzen badu bere pasahitza hirugarren batek jakin duela, berehala aldatu beharko du pasahitza.
- Ordainbidearen datuak sartu (horren bidez, sarrer(ar)en prezioa ordainduko da), eta “Sarrerak erosi” aukera hautatu beharko du. Une horretan, erosleak baieztatzen du sartutako ordainketa datuak zuzenak eta egiazkoak direla, eta onartzen du sarrer(ar)en prezioa kargatzea.
- Ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaio erosleari Erregistro Inprimakian adierazi duen helbidera, sarre(ra)ren erosketa berresteko (“Erosketaren berrespena”). Litekeena da Erosketaren Berrespena ez jasotzea "Sarrera erretiluan", Interneteko zerbitzu batzuek spam gisa detektatzen baitute, eta, beraz, erosleari gomendatzen diogu, kasu guztietan, "Zabor posta" edo spama berrikustea.
- Erosketaren Berrespena jaso ondoren, erosleak bere sarrera(k) deskargatu eta inprimatu ahal izango d(it)u, eta hor, erosketari buruzko informazioa adieraziko da.
Kontingentzia sistema:
Duo Plana erostean edo saltokian QR kodea egiaztatzean gorabeheraren bat izanez gero, jarri harremanetan helbide honen bidez: centrogorbeia@telefonica.net edo 945 46 07 46 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.
4.- DATU PERTSONALEN BABESA
Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa da zure datuen tratamenduaren enpresa arduraduna. Zehazki, Arabako Etxabarri Ibiñan dago, Miñao errepidea, z/g (IFK: H01318914).
Gorbeia Merkataritza Gunearentzat oso garrantzitsua da zure pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea. Beraz, zure informazio pertsonala modu seguruan gorde eta kontu handiz tratatuko dugu.
Datuen babesarekin lotuta aplika daitekeen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorrita, eta zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, parte hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartuz, baimena ematen du zozketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabetzako fitxategi batean sartzeko, eta, beraz, zozketako parte hartzea izapidetzeko, eta, hala badagokio, irabazleari sariaren berri emateko erabiltzeko.
Parte hartzaileek hauetarako eskubidea dute: (i) beren datu pertsonalak eskuratzeko, (ii) datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, (iv) datuen tratamenduaren aurka egiteko eta (v) datuen eramangarritasuna eskatzeko. Parte hartzaileek eskubide horiek guztiak erabili ahal izango dituzte centrogorbeia@telefonica.net helbide elektronikoan, eskaeraren arrazoia adieraziz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Gorbeia Merkataritza Guneko pribatutasun politika kontsulta dezakezu, esteka honen bitartez:
https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos
5.- ALDAKETAK
Guretzat gordetzen dugu sustapenaren oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, erabiltzaileen eta zozketan parte hartzen duten saltokien eskubideak urratzen edo urritzen ez badira.
6.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA
Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.
SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA