image description

Zure udazkeneko eskaintzak Gorbeian daude

Zure udazkeneko eskaintzak Gorbeian daude

1.- ENPRESA ANTOLATZAILEA

Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa
H01318914
Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao errepidea z/g
945 46 07 46
centrogorbeia@telefonica.net

2.- SARIAK

Sustapenean, 100 €-ko 5 sari zozkatuko dira, Gorbeia Merkataritza Guneko erosteko txarteletan.

3.- SUSTAPENAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA

Parte hartzeko epea Urriak 1etik urriak 31era izango da.

 

4.- ZOZKETAREN MEKANIKA ETA PARTE HARTZEKO MODUA

Parte hartu nahi duten pertsonek (18 urtetik gorakoak) pauso hauek eman behar dituzte:

 

            - Gorbeia Merkataritza Gunearen jarraitzaile izatea Instagrameko profilean, @parquecomercialgorbeia.

 

            - Sakatu “Like” sustapenaren iragarkian eta aipatu gutxienez 2 lagun.

 

            - Sartu https://www.centrocomercialgorbeia.com/ webgunean. Ikusi “Etxerako itzulera” Liburuxka Digitala eta bilatu online katalogoan bertan “Zozketa. 500 € erosketa txarteletan” sinboloa.

 

 

Baldintza horiek betetzen dituzten parte hartzaile guztien artean zozketa bat egingo da, 100 €-ko erosketa txartel bakoitzeko 5 irabazleak eta ordezkoak ausaz hautatzeko. Sustapen honen irabazleak hautatzeko erabiliko den aplikazioa “Simpliers” (https://simpliers.com/es/sorteo).

 

 

Irabazle izendatutakoek sinbolo hori non zegoen gogoratu beharko dute: sinboloaren orriari dagokion orrialdea edo marka. Parte hartzeko epea amaitu ondoren, sinboloa liburuxkatik kenduko da, eta, beraz, parte hartzaileek sinboloa non zegoen gogoratu beharko dute. Azalan eta 3. orrialdean jasotako sinboloa adibide bat da, eta ez du balio erantzun zuzen gisa. Aurreko zozketaren irabazleek ez dute saria eskuratzeko aukerarik.

 

 

Zozketa eguna: 2024ko Azaroak 1.

 

Irabazleak aukeratu ondoren, mezu pribatu baten bidez jarriko gara haiekin harremanetan. Liburuxka Digitalaren barruan zozketaren sinboloa non zegoen galdetuko zaie, eta galderari zuzen erantzuten diotenak soilik joko dira irabazletzat. Horretarako, adierazi beharko dute zein orrialdetan edo zein markaren orrian zegoen. Azalan eta 3. orrialdean jasotako sinboloa adibide bat da, eta ez du balio erantzun zuzen gisa.

 

Gorbeia Merkataritza Guneak honako datu pertsonal hauek eskatuko ditu harremanetarako: izen-abizenak eta NA. Datu horiek saria emateko baino ez dira erabiliko.

 

Irabazleak fisikoki aurkeztu beharko du bere NANa.

 

24 ordu igaro ondoren irabazleetakoren batekin harremanetan jarri ezin izan bada, dagokion ordezkoarekin jarriko gara harremanetan, modu berean.

 

Irabazleen izenak komunikabide guztietan jakinaraziko dira, 5 erantzun zuzenak jaso ondoren.

 

Saridunek Gorbeia Merkataritza Guneko gerentzia bulegora joan beharko dute erosketa txartelak jasotzera, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.

 

Irabazleek sariarekin argazki bat ateratzea onartzen dute eta baimena ematen dute argazki hori Gorbeia Merkataritza Gunearen berezko komunikabideetan argitaratzeko (webgunea, sare sozialak, Merkataritza Guneko publizitatea), Gorbeia Merkataritza Guneak hala egiteko eskatuz gero.

 

Sariak ezingo dira inoiz dirutan duten balioarekin trukatu. Sariak baliatzeak edota jasotzeak dakartzan gastuak irabazleen kontura izango dira.

 

5.- MUGAK

Egiaztatzen bada parte hartzaile batek ez dituela Lege Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen, edo parte hartzeko emandako datuak ez badira zuzenak, parte hartzea baliogabetuko da, eta zozketatik baztertuta geratuko da automatikoki, eta zozketa honen arabera emandako sarien gaineko eskubide oro galduko du.

Emandako saria ezingo da transferitu ezta parte hartzaileak eskatuta aldatu edo konpentsatu ere, eta ezingo da beste produktu batekin ezta diruarekin ere trukatu.

Gorbeia Merkataritza Guneak, horretarako bidezko arrazoia izanez gero eta legezko eran jakinarazi ondoren, zozketa hau aldatu, bertan behera utzi edo zabaltzeko eskubidea izango du. Zozketa hau ezin bada egin, bertan iruzurrak, akats teknikoak edo Gorbeia Merkataritza Gunearen kontrolpean ez dauden beste arrazoi batzuk hauteman direlako, zeinek zozketaren garapen egokiari eragiten baitiote, zozketa deuseztatu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea izango dugu.

Irabazlearen kontura joango dira saria onartzeak ekar diezaiokeen zerga oro, baita sustapenaren ondoriozko beste edozein gastu ere, Gorbeia Merkataritza Guneak Lege Oinarri hauetan berariaz onartuta ez badago.

6.- IRUZKINAK EDO IRITZIAK ARGITARATZEA

Ez da onartuko eduki desegokia duen, iraingarria, laidogarria edo diskriminatzailea den edo hirugarrenen eskubideak urra ditzakeen iruzkin edo iritzirik. Halaber, ez da onartuko norbaiten aurkako iruzkinik, baldin eta ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen printzipioak urratzen baditu. Ez dugu gure gain hartuko zozketako parte hartzaileek egindako iruzkinek eragindako kalteen erantzukizunik, baldin eta edozein unetan beste parte hartzaile batzuen sentsibilitatea mindu badezakete.

7.- INSTAGRAM

Instagramek ez du sustapena babesten, abalatzen edo kudeatzen, eta ez dago hari lotuta; beraz, parte hartzaileek erantzukizun orotatik libre utziko dute Instagram, sustapenaren ondorioz gerta litezkeen kalteengatik.

 

8.- DATU PERTSONALEN BABESA

Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa da zure datuen tratamenduaren enpresa arduraduna. Zehazki, Arabako Etxabarri Ibiñan dago, Miñao errepidea, z/g (IFK: H01318914).

Gorbeia Merkataritza Gunearentzat oso garrantzitsua da zure pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea. Beraz, zure informazio pertsonala modu seguruan gorde eta kontu handiz tratatuko dugu.

Datuen babesarekin lotuta aplika daitekeen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorrita, eta zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, parte hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartuz, baimena ematen du zozketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabetzako fitxategi batean sartzeko, eta, beraz, zozketako parte hartzea izapidetzeko, eta, hala badagokio, irabazleari sariaren berri emateko erabiltzeko.

Parte hartzaileek hauetarako eskubidea dute: (i) beren datu pertsonalak eskuratzeko, (ii) datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, (iv) datuen tratamenduaren aurka egiteko eta (v) datuen eramangarritasuna eskatzeko. Parte hartzaileek eskubide horiek guztiak erabili ahal izango dituzte centrogorbeia@telefonica.net helbide elektronikoan, eskaeraren arrazoia adieraziz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Gorbeia Merkataritza Guneko pribatutasun politika kontsulta dezakezu, esteka honen bitartez: https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos

9.- ALDAKETAK

Guretzat gordetzen dugu sustapenaren oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, zozketako parte hartzaileen eskubideak kaltetzen edo urritzen ez badira.

10.- APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.

 

 

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA

 

@font-face {font-family:"MS Mincho"; panose-1:2 2 6 9 4 2 5 8 3 4; mso-font-alt:"MS 明朝"; mso-font-charset:128; mso-generic-font-family:modern; mso-font-pitch:fixed; mso-font-signature:-536870145 1791491579 134217746 0 131231 0;}@font-face {font-family:"Cambria Math"; panose-1:2 4 5 3 5 4 6 3 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:roman; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-536870145 1107305727 0 0 415 0;}@font-face {font-family:Calibri; panose-1:2 15 5 2 2 2 4 3 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:swiss; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-469750017 -1073732485 9 0 511 0;}@font-face {font-family:Times; panose-1:0 0 5 0 0 0 0 2 0 0; mso-font-alt:"Times New Roman"; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:auto; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:-536870145 1342185562 0 0 415 0;}@font-face {font-family:"\@MS Mincho"; panose-1:2 2 6 9 4 2 5 8 3 4; mso-font-charset:128; mso-generic-font-family:modern; mso-font-pitch:fixed; mso-font-signature:-536870145 1791491579 134217746 0 131231 0;}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-unhide:no; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:""; margin:0cm; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman",serif; mso-fareast-font-family:"MS Mincho"; mso-fareast-theme-font:minor-fareast; mso-ansi-language:EU; mso-fareast-language:ES-TRAD;}a:link, span.MsoHyperlink {mso-style-priority:99; color:blue; text-decoration:underline; text-underline:single;}a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed {mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; color:purple; mso-themecolor:followedhyperlink; text-decoration:underline; text-underline:single;}p {mso-style-priority:99; mso-margin-top-alt:auto; margin-right:0cm; mso-margin-bottom-alt:auto; margin-left:0cm; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:Times; mso-fareast-font-family:"MS Mincho"; mso-fareast-theme-font:minor-fareast; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:EU; mso-fareast-language:ES;}p.Normal1, li.Normal1, div.Normal1 {mso-style-name:Normal1; mso-style-unhide:no; mso-style-parent:""; margin-top:0cm; margin-right:0cm; margin-bottom:10.0pt; margin-left:0cm; line-height:115%; mso-pagination:widow-orphan; font-size:11.0pt; font-family:"Calibri",sans-serif; mso-fareast-font-family:Calibri; mso-ansi-language:EU; mso-fareast-language:ES;}.MsoChpDefault {mso-style-type:export-only; mso-default-props:yes; font-size:10.0pt; mso-ansi-font-size:10.0pt; mso-bidi-font-size:10.0pt; mso-fareast-font-family:"MS Mincho"; mso-fareast-theme-font:minor-fareast; mso-font-kerning:0pt; mso-ligatures:none; mso-ansi-language:EU; mso-fareast-language:JA;}div.WordSection1 {page:WordSection1;}