image description

Gorbeia Zinemak ateak ireki ditu Gorbeia Merkataritza Gunean

10 areto, 2.000 besaulki baino gehiago eta Dolby Atmos Sistema berria ditu zinema.

Gorbeia Zinemak ateak ireki ditu gaur Gorbeia Merkataritza Gunean. 10 areto, 2.000 besaulki baino gehiago eta Dolby Atmos soinu-sistema berria ditu zinemak eta, sistema honi esker, ikusleek azken soinu aurrerapenekin estreinaldi onenez gozatzeko aukera izango dute.

“Zinema hauen irekitzeak Araban dagoen zinema aretoen eskariari erantzuna ematen dio. Azken urteetan zinema aretoetako ikusle kopuruak gora egin du eta teknikoki bikainak diren areto hauek berriz ere irekitzeko momentu ona da”, adierazi du Javier Echaguibel-ek (Gorbeia Zinemak). Familientzako eta gazteentzako film komertzialak proiektatuko dira, batez ere, zinema independentea (programazioaren 20% izatea nahi dute arduradunek) eta euskarazko filmak ahaztu gabe.

Komunikabideek gidatutako bisita egiteko aukera izan dute eta Dolby Atmos sistema modu pribatuan ezagutu dute sistemaren enpresa sortzailearen teknikarien eskutik.

“Dolby Atmos-ek pelikulan murgiltzeko aukera ematen die ikusleei”, adierazi du Dolby enpresako Jaume Puig-ek. “Gorbeia Zinemetako aretoak 64 bozgorailu eta 70 kilometro kable ditu eta penintsulan sistema hau duten bost areto onenen artean dago”, amaitu du.

Arratsalde honetan bertan lehenengo proiekzioak egingo dira, “La Guerra del Planeta de los Simios” edo “Cars 3” bezalako estreinaldiekin, besteak beste

Irudi galeria

20170714_145144_dsc-0702.jpg
20170714_145211_dsc-0709.jpg
20170714_145216_dsc-0714.jpg
20170714_145222_dsc-0752.jpg
20170714_145227_dsc-0779.jpg
20170714_145232_dsc-0784.jpg