Erruleta iritsi da Gorbeia Merkatal gunera
‘GORBEIAKO ERRULETA’ urtebeteko erosketak elikagaietan doan egiteko 3 sari zozketatuko ditu
Sustapena 3 erosketa txartelen zozketan dago oinarrituta (hilero 400 €, 300 € eta 150 €-ko balioarekin), Gorbeia Merkataritza Gunean elikagai erosketekin trukatzeko, 2023an zehar.
Txartel bakoitzaren guztizko balioa honako hau da:
1. saria 4.800 € (400 € x 12 hilabete)
2. saria 3.600 € (300 € x 12 hilabete)
3. saria 1.800 € (150 € x 12 hilabete)
Gainera, merkataritza guneko denda eta saltokietan sariak eta zuzeneko deskontuak irabazi ahal izango dira (ikus sariak Eranskinean).
3.- SUSTAPENAREN HASIERA ETA BUKAERA DATAK
Sustapena indarrean egongo da honako tarte honetan: 2022ko azaroaren 18an hasi eta 2023ko urtarrilaren 5an bukatu.
Zozketa 2023ko urtarrilaren 10ean egingo da honako oinarri hauek betetzen dituzten erabiltzaileen artean.
4.- SUSTAPENEAN PARTE HARTZEKO BETEBEHARRAK ETA MEKANIKA
Gorbeia Merkataritza Guneak “Gorbeiako Erruleta” sustapena jarriko du abian arestian adierazitako daten artean, eta sustapenaren bidez Merkataritza Guneko bezeroek
sariak irabazi ahal izango dituzte eta deskontuak jaso Merkataritza Guneko denda eta saltokietan, eta baita zozketetan parte hartu ere.
Gorbeiako edozein saltokitan gutxienez 10 €-ko erosketa eginda, bezeroak aukera izango du jaurtialdi bakarra edo gehiago (erosketaren zenbatekoaren arabera) egiteko “Gorbeiako Erruletan” eta, horrela, zuzeneko opariak lortu ahal izango ditu, Merkataritza Guneko saltokietan erabiltzeko deskontuak eskuratu edo erosketa txarteletako baten zozketan sartu, hau da hilero 400 €, 300 € eta 150 €-ko txarteletako baten zozketan, 2023an zehar Gorbeia Merkataritza Guneko Carrefour hipermerkatuan elikagaietan gastatzeko.
Zozketan parte hartzeko baldintzak:
- Erabiltzaileak 18 urtetik gorako pertsona fisikoa izan beharko du.
- Sustapenean parte hartzeko, bezeroak gutxienez 10 €-ko erosketa egin beharko du Gorbeia Merkataritza Guneko edozein saltokitan, sustapenak irauten duen bitartean.
Erosketa tiketa eskuratutakoan, galeria nagusiko erruletara joanda, bertan dagoen pertsonari tiketa erakutsiko zaio, dagozkion jaurtialdiak egin ahal izateko. Jaurtialdiak amaitu ondoren, pertsona horrek erosketa tiketa zigilatuko du.
Tiketaren zenbatekoaren arabera, pertsona arduradunak jaurtialdi aukera hauek emango ditu:
- 10 €-tik 50 €-ra bitarteko erosketarekin jaurtialdi 1
- 51 €-tik 100 €-ra bitarteko erosketarekin 2 jaurtialdi
- 101 €-tik gorako erosketarekin 3 jaurtialdi
Gorbeiako Erruletan jaurtialdiak egiteko ordutegia, astelehenetik larunbatera, 09:45etik 21:45era izango da.
Erruletan parte hartzen duten bezero guztiei kupoi bat emango zaie tirada bakoitzeko. Kupoi horrekin, Gorbeia Zinemetan 3 €-ko zinema sarrera bat erosi ahal izango dute, sustapena indarrean dagoen bitartean, astelehenetik igandera, edozein film ikusteko, eta 2023/01/31ra arte.
Kupoi bakoitza 3 €-ko sarrera batekin truka daiteke. 3D betaurrekoak ez daude barnean. Kupoiak ezin dira metatu
Erruletaren mekanika honako hau da:
- 400 €, 300 € eta 150 €-KO HILEKO EROSKETA KUPOIEN ZOZKETA
Zozketarako laukitxoetan “jausten” diren bezeroek parte hartzeko txartela bete beharko dute beren datu pertsonalekin. Tiket hori pertsona arduradunak emango die, dagokion ontzian sartzeko.
- Zozketako parte hartzaileek behar bezala eta egiazko datuekin bete beharko dituzte parte hartzeko inprimakiko nahitaezko eremu guztiak.
- Hirugarrenen datuak dituzten parte hartzeak, okerrak dituztenak eta/edo osatugabeak ez dira onartuko. Zozketako parte hartzailearen datu pertsonalak zuzenak izan beharko dira, eta parte hartzen duen pertsonari dagozkionak.
- Ez dira baliozkoak izango borondatez edo nahi gabe okerreko ontzian sartu diren txartelak.
- Merkataritza Guneko ezein langilek ezin izango du parte hartu, ez eta irabazle izan ere.
- Zozketaren data: 2023ko urtarrilaren 10a, 12:00etan, Merkataritza Guneko gerentzia bulegoetan.
- Urte osorako erosketa txartelak jasoko dituzten pertsonek gerentzia bulegoetara joan beharko dute saria jasotzera, NANa eta parte hartzeko erabili zuen erosketa tiketa aurkeztuz, Gorbeia Merkataritza Guneak inprimakian jasota egongo diren harremanetarako datuen bidez hala adierazten dionean.
Hiru zozketetako erosketa kupoiak gerentzia bulegoetan emango zaizkie irabazleei hil bakoitzaren hasieran, eta hilabete horren barruan gastatu beharko dira. 2023ko urtarrilean ez da kupoien iraungipena luzatuko, eta 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen gastatu beharko dira.
- Irabazleak bere sariarekin argazkia ateratzea onartzen du, eta argazki hori bere bitartekoetan argitaratzeko aukera ematen dio Gorbeia Merkataritza Guneari (webgunea, sare sozialak, Merkataritza Gunearen publizitatea), azken honek hala eskatzen badio irabazleari.
- 72 ordu igaro ondoren ezin izan bada irabazleetako batekin harremanetan jarri, zozketako ordezkoetako lehenarekin jarriko da harremanetan.
- Saria jasotzeko azken eguna 2023ko urtarrilaren 30a izango da, eta Gorbeia Merkataritza Guneko Gerentzia Bulegoetan jaso beharko dira, astelehenetik ostegunera, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era; eta ostiraletan 09:30etik 13:30era.
- ZUZENEKO SARIA EDO DESKONTUA
“Zuzeneko Saria edo Deskontua” jasotzen duen pertsonak zenbaki bat duen tiket bat aterako du horretarako prestatutako kutxa batetik. Zenbaki horrekin, bezeroak erakusmahaiko panelean egiaztatu ahal izango du zenbaki horri dagokion zuzeneko saria edo deskontua eta zenbateko hori zein saltokitan trukatuko duen.
Zuzeneko sari eta deskontu horiek adierazitako saltokian trukatu ahal izango dira 2022ko azaroaren 22tik 2023ko urtarrilaren 30era.
Zuzeneko Sariak eta/edo Deskontuak agortzen badira, bezeroak hilean 400 €, 300 € eta 150 €-ko 3 erosketa kupoiren zozketan parte hartuko du, 2023an Gorbeia Merkataritza Guneko Carrefour hipermerkatuan erositako elikagaiekin trukatzeko.
Gorbeia Merkataritza Gunea ez da zozketatutako zuzeneko sarien egoeraren edo funtzionamenduaren erantzule egingo. Erreklamaziorik izanez gero, saltoki emailearengana jo beharko da.
Sariak trukatzeko azken eguna 2023ko urtarrilaren 30a izango da.
Merkataritza Guneko ezein langilek ezin izango du parte hartu, ez eta irabazle izan ere.
Sariak ezin izango dira eskudirutan eman. Sariak gozatzeak/jasotzeak eragindako gastuak irabazleen konturakoak izango dira.
5.- MUGAK
Parte hartzaileetako batek oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen ez dituela edo parte hartzeko emandako datuak baliozkoak ez direla ikusten bada, parte hartzea baliogabetzat joko da eta sustapenetik kanpo geratuko da automatikoki, eta sustapen honen bidez emandako sarien gaineko eskubide guztiak galduko ditu.
Emandako saria ezin izango da transferitu, eta ezin izango da aldaketarik, alteraziorik edo konpentsaziorik egin parte hartzaileek eskatuta. Halaber, ezin izango da beste edozein produkturekin edo diruarekin trukatu.
Gorbeia Merkataritza Guneak beretzat gordetzen du, bidezko arrazoirik izanez gero eta legezko eran jakinarazi ondoren, sustapen hau aldatzeko, eteteko edo zabaltzeko eskubidea. Sustapen hau ezin bada egin bertan antzemandako iruzurrengatik, akats teknikoengatik edo Gorbeia Merkataritza Gunearen kontrolpean ez dagoen eta Zozketaren garapen normalari eragiten dion beste edozein arrazoirengatik, guretzat gordetzen dugu Zozketa bertan behera uzteko, aldatzeko edo eteteko eskubidea.
Irabazlearen kontura eta kargura izango dira saria onartzeak ekar liezaiokeen zerga edo zerga karga oro, bai eta sustapenetik eratorritako beste edozein gastu ere, Gorbeia Merkataritza Guneak Lege Oinarri hauetan berariaz bere gain hartu ez badu.
6.- DATU PERTSONALEN BABESA
Gorbeia Merkataritza Guneko jabekideen erkidegoa da zure datuen tratamenduaren enpresa arduraduna. Zehazki, Arabako Etxabarri Ibiñan dago, Miñao errepidea, z/g (IFK: H01318914).
Gorbeia Merkataritza Gunearentzat oso garrantzitsua da zure pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea. Beraz, zure informazio pertsonala modu seguruan gorde eta kontu handiz tratatuko dugu.
Datuen babesarekin lotuta aplika daitekeen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorrita, eta zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, parte hartzaile bakoitzak, Lege Oinarri hauek onartuz, baimena ematen du zozketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabetzako fitxategi batean sartzeko, eta, beraz, zozketako parte hartzea izapidetzeko, eta, hala badagokio, irabazleari sariaren berri emateko erabiltzeko.
Parte hartzaileek hauetarako eskubidea dute: (i) beren datu pertsonalak eskuratzeko, (ii) datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, (iv) datuen tratamenduaren aurka egiteko eta (v) datuen eramangarritasuna eskatzeko. Parte hartzaileek eskubide horiek guztiak erabili ahal izango dituzte centrogorbeia@telefonica.net helbide elektronikoan, eskaeraren arrazoia adieraziz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Gorbeia Merkataritza Guneko pribatutasun politika kontsulta dezakezu, esteka honen bitartez: https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos
7.- ALDAKETAK
Guretzat gordetzen dugu sustapenaren oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, erabiltzaileen eta zozketan parte hartzen duten saltokien eskubideak urratzen edo urritzen ez badira.
8.- LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Lege Oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute.
SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA
GORBEIAKO ERRULETAREN SARIAK |
|||||
UNITATEAK | ZUZENEKO SARIAK | ||||
Aletas y patas | 1 | 10 litroko Nano akuarioa | |||
1 | 20 litroko Nano akuarioa | ||||
Antalia cocinas | 2 | Frutaontzia | |||
5 | Sukaldeko amantalak | ||||
1 | Mahai tresnen ontzi doigarria, kaxoi barrurako | ||||
2 | Portzelanazko kafe kikaren jokoa | ||||
Big Karting | 20 | 8 minutu indoor zirkuituan | |||
Bricodepot | 26 | LED linternak | |||
Cines Gorbeia | 3 | Urteko bonuak (pertsonala eta besterenezina) | |||
20 | Sarrera + krispeta konbo ertaina eta freskagarria pack batean, 2023/02/28ra arte balio duena | ||||
1.000 | Zinemarako sarrera | ||||
Conforthogar.es | 5 | Gabonetako kuxin sorta (2 kuxin) | |||
3 | Burko biskolastiko indibiduala | ||||
2 | Ate euskarri haurrentzat | ||||
Decathlon | 1 | ST100 MENDIKO BIZIKLETA HELDUENTZAT | |||
1 | Wedze CROSS 150+ pistako eski gorriak gizontzentzat | ||||
1 | Hastapeneko Domyos Essential bizikleta estatikoa | ||||
Farmacia | 6 | Gorputz osaeraren balorazioa, larunbatetan egitekoa | |||
15 | Farline bainurako gela | ||||
10 | Farline eskuetarako krema konpontzailea | ||||
Gorbeia | 1 | Sandwichak egiteko makina | |||
1 | Irabilgailua | ||||
Jardinería | 150 | Pazko loreak (abenduaren 25era arte) | |||
Jean Louis David | 10 | Ile ebaketa haurrentzat | |||
10 | Ile ebaketa gizonentzat | ||||
10 | Ile orrazketak emakumeentzat | ||||
Luzes Center | 20 | Aurrezpenerako 18 watt-eko Led downligthak, sukalderako eta bainugelarako | |||
20 | Oinarri magnetikoa duen emergengia argia, ibilgailuetarako | ||||
Mtnz de Quel | 60 | Poltsa isotermikoa | |||
McDonalds | 200 | Big Mac hamburgesa | |||
100 | McFlurry | ||||
Nagus | 1 | Txigorgailua | |||
1 | Ile lehorgailua | ||||
Norauto | 2 | Deskarbonizazioak (76 €-ko balioa du bakoitzak) | |||
10 | V16 emergentzia argia | ||||
10 | Euriaren aurkako tratamendua + aurreko panela garbitzeko produktua | ||||
10 | Garbiketa osorako kita (BioEcoLimp) | ||||
Sagastar | 50 | Deportivo Alavesen kamiseta | |||
UNITATEAK | VALES Y DESCUENTOS | ||||
Aletas y patas | 25 | 3 €-ko deskontu txartelak 10 €-ko gutxieneko erosketagatik | |||
20 | 5 €-ko deskontu txartelak 20 €-ko gutxieneko erosketagatik | ||||
10 | 10 €-ko deskontu txartelak 30 €-ko gutxieneko erosketagatik | ||||
Antalia cocinas | 15 | %20ko deskontua erakusketan dauden aulki, mahai eta sukaldeko osagarrietan, 2023ko abendura arte | |||
Big Karting | 50 | 2x1 eskaintzak, asteartetik ostiralera arte erabiltzeko | |||
Conforthogar.es | 15 | %20ko deskontua erakusketan dauden artikuluetan, 2023ra arteko balioa duena | |||
Gambrinus | 10 | 2x1 Gambrinus menuan (plater konbinatuak) | |||
10 | 2X1 eguneko menuan | ||||
Gorbeia | 20 | 2x1 gosarietan | |||
100 | 2x1 pintxoetan (10:00etatik 19:00etara) | ||||
Luzes Center | 100 | 10 €-ko deskontuko txartelak, 40 €-ko gutxieneko erosketagatik | |||
20 | 10 €-ko deskontu txartela 50 €-ko gutxieneko erosketagatik | ||||
Mtnz de Quel | 60 | %10eko deskontu txartela | |||
Nagus | 20 | 2x1 gosarietan | |||
50 | 2x1 pintxoetan | ||||
20 | 2x1 plater konbinatuetan | ||||
Sagastar | 20 | 20€-ko deskontu txartela | |||
Kid's City | 100 | Ordu erdi doan, gutxienez ordubete (ordu erdi ordaintzen da) | |||
Wok | 100 |
|
|||