image description

Arraspatu eta irabazi Gorbeian

14.000€ baino gehiago zuzeneko oparietan, erosketa txarteletan eta deskontuetan. Nola parte hartu?
1. Egin 5€-ko gutxieneko erosketa Gorbeia Merkataritza Guneko edozein saltokitan.
2. bete formularioa eta mezu elektroniko bidez jasoko duzu zozketarako sarbidea.
3. Arraspatu aukeretako bat eta... Zorte on!

 

    1. Enpresa antolatzailea, denbora eta lurralde esparruak eta parte hartzaileak

 

Sozietatearen helbidea: Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa. IFK: H – 01318914.
Helbidea: Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao Goieneko errepidea z.g.
Telefono zenbakia: 945 46 07 46
Helbide elektronikoa:centrogorbeia@telefonica.net

Sustapena 18 urtetik gorako pertsona fisikoei zuzenduta dago. Parte hartzeko, Gorbeia Merkataritza Gunearen webgunean sartu beharko dute (centrocomercialgorbeia.com/raspayganadegorbeia), Gorbeia Merkataritza Gunean gutxienez 5 €-ko erosketak egin ondoren, eta webgunean aurrez izena emateko inprimakia bete, centrocomercialgorbeia.com helbidean.

Sustapena 2024ko azaroaren 22tik 2025eko urtarrilaren 5era bitartean egingo da.

Sariak 2024ko azaroaren 22tik 2025eko urtarrilaren 31ra bitartean jaso eta trukatu beharko dira. Saria jasotzeko tokia saria emango duen operadorearena berarena izango da, Gorbeia Merkataritza Guneak eta McDonald's ®-ek emandako sariak izan ezik, horiek Gorbeia Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoan jasoko baitira.

Gerentziaren bulegoan jasotzeko ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara (astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan).

Xedea

Sustapenaren oinarrian sarien zozketa bat  dago, ‘arraspatu eta irabazi’ sistema birtual baten bidez, hurrengo puntuan zehaztuko ditugun sariak banatzeko.

Sariak

Hauek dira ‘arraspatu eta irabazi’ birtualean banatuko diren sariak:

 

SARIAK (OPARI ZUZENAK)

SAGA STAR

15

EMAKUMEENTZAKO ROXY ZIRAK, S TAMAINAKOAK

ALETAS Y PATAS

50

2 €-KO 50 TXARTEL 10 €-TIK GORAKO EROSKETETARAKO (txartel horiek EZ DIRA aplikatuko TXAKUR/KATUENTZAKO PENTSUETAN eta AKUARIOETAN. Ordainagiri bakoitzean txartel BAKARRA erabili ahal izango da).

30

5 €-KO 30 TXARTEL 25 €-TIK GORAKO EROSKETETARAKO (txartel horiek EZ DIRA aplikatuko TXAKUR/KATUENTZAKO PENTSUETAN eta AKUARIOETAN. Ordainagiri bakoitzean txartel BAKARRA erabili ahal izango da).

20

10 €-KO 20 TXARTEL 50 €-TIK GORAKO EROSKETETARAKO (txartel horiek EZ DIRA aplikatuko TXAKUR/KATUENTZAKO PENTSUETAN eta AKUARIOETAN. Ordainagiri bakoitzean txartel BAKARRA erabili ahal izango da).

JOSI PELUQUERÍA Y ESTETICA

2

2 ILE MOZKETA MUTILENTZAT

2

2 ILE MOZKETA NESKENTZAT

2

2 NUTRIZIO TRATAMENDU

LUZES CENTER

40

Alanbrezko Gabonetako 40 girlanda

12

12 jaiotza txiki

NAGU'S

20

20 plater konbinatu (eskalopea izan ezik) 9,90 €-an, astelehenetik larunbatera, 12:30etik 16:00etara

30

30 kafe huts, ebaki edo kafesne 1,00 €-an, astelehenetik larunbatera, 09:15etik 21:30era

20

20 gosari: kafe hutsa, ebakia edo kafesnea + 1,90 €-ko opil edo pintxoa 2,50 €-an, astelehenetik larunbatera, 09:15etik 12:00etara

5

5 plater konbinatu (eskalopea izan ezik), astelehenetik larunbatera, 12:30etik 16:00etara

10

10 kafe huts, ebaki edo kafesne, astelehenetik larunbatera, 09:15etik 21:30era

 GORBEIA TABERNA

30

30 gosari: kafe hutsa, ebakia edo kafesnea + donuta 2,00 €-an, astelehenetik larunbatera, 09:15etik 12:00etara

30

30 kafe huts, ebaki edo kafesne 1,00 €-an, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 21:30era

30

30 freskagarri edo kaña 1,50 €-an

10

10 gosari: kafe hutsa, ebakia edo kafesnea + donuta, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara

20

20 kafe huts, ebaki edo kafesne, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 21:30era

CONFORTHOGAR

2

 KUBO FORMAKO MAHAIKO LANPARA GRISA

2

 LILI ATE EUSKARRIA

2

 TROPIC LEA 2 KUXIN KARRATUREN SORTA, BARRUBETEAK

2

 LABERAKO BI ONTZI GORRIREN SORTA (ZERAMIKA)

1

MAHAI TRESNEN BANBUZKO ONTZI ERREGULAGARRIA

1

 ENTSALADARAKO ZERAMIKAZKO 2 ERRETILU OBALATUREN SORTA

3

MIKRO ZUNTZEZKO LEVEL RELAX BURKOA, 70 CM

2

MIKRO ZUNTZEZKO LEVEL RELAX BURKOA, 75 CM

3

MIKRO ZUNTZEZKO LEVEL RELAX BURKOA, 150 CM

2

 NATUR ISPILUA, ZILAR KOLOREKO MARKOAREKIN

1

OHE OIN GRISA

1

 OLD BROWN KAXOIA, 2 TIRADERADUNA

2

 BAG ATE EUSKARRI LOREDUNA

2

 ESTRELL ATE EUSKARRI LUZEXKA

1

KOLORE ANITZEKO KOTOIZKO ETA AZALETIK ATERATZEKO MODUKO BLOCK PUFFA

1

 KOLORE ANITZEKO KOTOIZKO ETA AZALETIK ATERATZEKO MODUKO MIK PUFFA

MARTINEZ DE QUEL

100

100 poltsa isotermiko

GORBEIA CF

3

5 motatako 3 bonu

GORBEIA ZINEMAK

400

400 zinema sarrera.

Astelehenetik igandera balio dute, 2025/01/31ra arte zinema aretoetan dagoen edozein filmetarako. 3D betaurrekoak ez daude barnean.

2

2 zinema bonu urte baterako.

Urteko bonu bakoitza pertsonala eta besterenezina da. Urtebetez balio du karteldegian dagoen edozein filmetarako. 3D betaurrekoak ez daude barnean.

25

25 konbo - krispetak eta freskagarri ertaina.

Konbo bakoitza 150 gr-ko krispeta ontzi batek eta 0,5 l-ko freskagarri batek osatzen dute. 2025/01/31ra arte trukagarria

CARREFOUR

1

QLED 50 "SAmsung TQ50QDAUXXC TB 1

DECATHLON

10

10€-ko Decathlon txartela

4

SL510 bizikletarako 2 argiko 4 sorta: Aurrekoa/Atzekoa, beltza, Usb Clip

5

Mendirako eta trekkingerako 5 forro polar, kremailera erdia dutenak, gizonezkoenak, Quechua MH100, urdinak

5

Mendirako eta trekkingerako 5 forro polar, kremailera erdia dutenak, emakumezkoenak, Quechua MH100

4

ED110 dardoetarako 4 diana elektroniko

1

6-9 urteko haurrentzako Riverside 100 bizikleta zuri 1

MC DONALD’S

150

150 BigMac

150

150 McFlurry

NORAUTO

2

Motorra deskarbonizatzeko, hots, motorra garbitzeko 2 txartel

5

Bioecolimp garbiketako 5 kit

10

10 haizetako garbigailu ekologiko

10

10 aire-lurrintzaile

NOVA JUMP

20

Jauzika ibiltzeko 20 sarrera, 1 ordukoak, igandetik ostegunera balio dutenak, *Galtzerdiak ez daude barnean*

2

10 orduko 2 jauzi bonu, asteko edozein egunetan balio dutenak, *Galtzerdiak ez daude barnean*

TEDI

1

Eskuko xurgagailua

1

 Bidaia maleta

1

Erosketa orga

1


Familia argazkietarako markoa

1


Itsulapiko erraldoia

1


Ardo kopak

1

Pausoak zenbatzen dituen erlojua

1


Soinean gurutzatuta eramateko poltsa

1


Panda peluxea

1

2025eko katutxoen egutegia

GORBEIA MERKATARITZA GUNEA

30

100 €-KO 30 TXARTEL

200

200 ZINEMA SARRERA BIKOITZ.

Astelehenetik igandera balio dute, 2025/01/31ra arte zinema aretoetan dagoen edozein filmetarako. 3D betaurrekoak ez daude barnean.

GUZTIRA

1.555

 

 

SARIAK (DESKONTUAK)

JOSI PELUQUERIA Y ESTETICA

5

%20ko 5 DESKONTU TXARTEL, TRUSS XANPU ETA EGOKIGAILUA EROSTEKO (SALTZEKO DITUGUN PRODUKTUAK)

5

%20ko DESKONTU TXARTELA NESKENTZAKO ILE MOZKETAN

5

%20ko DESKONTU TXARTELA MUTILENTZAKO ILE MOZKETAN

LUZES CENTER

100

%25eko 100 deskontu txartel, edozertarako, eskaintzak izan ezik

MARTINEZ DE QUEL

100

%10eko deskontua duten 100 txartel

CONFORTHOGAR

30

30 erosketa txartel, %20ko deskontuarekin, eskaintzan dauden esposizioko gaietarako eta eskaera berrietarako, baina dauden eskaintzekin metatzeko aukerarik gabe

 

  1. Zozketaren mekanika eta parte hartzeko baldintzak

Zozketetan parte hartzeko baldintzak hauek dira

18 urtetik gorako pertsona fisikoa izatea.

Gorbeia Merkataritza Guneko edozein saltokitan gutxienez 5 €-ko erosketa egitea 2024ko azaroaren 22tik 2025eko urtarrilaren 5era bitartean (bi egunak barne).

Erosketa txartelarekin izena ematea www.centrocomercialgorbeia.com webgunean, horretarako prestatutako inprimakian eskatutako eremu guztiak beteta. Bete beharreko eremuak hauek izango dira:

  • Izena
  • Abizenak
  • NAN
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Saltokia
  • Erosketa data
  • Zenbatekoa
  • Ordainagiriaren kodea
  • Baldintzak onartzeko checka

 

GARRANTZITSUA: Saria jasotzeko, irabazleak jatorrizko ordainagiria aurkeztu beharko du, paperean edo modu digitalean (ordainagiri digitalaren edo APPen kasuan) saria jasotzeko orduan, eta erregistratutako ordainagiriaren datuek bat etorri beharko dute aurkeztutako ordainagiriaren datuekin. Partaidetza bakoitzeko erosketa ordainagiri bakarra erregistratu ahal izango da. Ordainagiri bat behin baino gehiagotan erregistratzen bada, baliogabetu egingo da.

Inprimakia bete eta gero, erabiltzaileek mezu elektroniko bat jasoko dute inprimakian adierazitako helbidean, ‘Arraspatu eta irabazi’ sustapenean parte hartzeko esteka batekin.

Sistemaren jarraibideak bete beharko dituzte lehen aipatutako sarien zozketan parte hartzeko: eskura dauden aukera guztiak arraspatu beharko dira. Sistemak adieraziko die sarituak izan diren ala ez: saririk izanez gero, Gorbeia Merkataritza Gunearen logoa agertuko da, edo, bestela, “Jarraitu urratzen” mezua.

Sariren bat lortuz gero, sistemak jakinaraziko die zein izan den saria, eta baieztapen mezu bat jasoko dute, partaidetza datuekin eta sariaren kodearekin.

Jasotako mezuarekin eta parte hartzeko erabilitako erosketa ordainagiriarekin batera, eta NANa aurkeztuz, saria eman behar duen saltokian edo Gorbeia Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoan jasoko da saria. “Zinemarako sarrera 1” edo “sarrera bikoitz 1” irabaziz gero, baieztapen mezu berean beste kode bat jasoko du saridunak, eta horren bidez saria trukatu ahal izango du bai saltokian bertan, bai online, honako webgune honetan sarrera erostean: www.cinesgorbeia.com.

Sariak 2024ko azaroaren 22tik 2025eko urtarrilaren 31ra bitartean jaso eta trukatu beharko dira.

Gerentziaren bulegoan jasotzeko ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara (astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan).

Parte hartzeko azken eguna: 2025eko urtarrilaren 5a.

Merkataritza Guneko inork ezin du parte hartu, ezta saririk irabazi ere.

Sariak ezingo dira inoiz dirutan duten balioarekin trukatu. Sariak baliatzeak/jasotzeak dakartzan gastuak irabazleen kontura izango dira.

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarriak onartzen direla.

PARTE HARTZAILE IRABAZLEAK ZEHAZTEA

Sarien zerrenda

Sustapenean dauden banakako 1.800 sariekin zerrenda bat osatu dugu. Banakako sari bakoitzari sari kode bat esleitu zaio: 1etik 1.800era bitartekoa.

Une irabazleen aurrehautaketa

Irabazleak esleitzeko, 1.800 une irabazle aukeratu dira ausaz, 2024/11/22ko 00:00etatik 2025/01/05eko 23:59ra artean.

Une irabazleak sortzeko prozesuak, data/ordu irabazlea esleitzeaz gain, ausaz hautatzen du sari kodea (1etik 1.800era).

Ausazko esleipen prozesuan, sari motak nahastuta geratzen dira.

Irabazleak esleitzea

Ordainagiriarekin, parte hartzaileak inprimakia bete beharko du merkataritza gunearen webgunean, eta sustapenaren baldintzak onartu beharko ditu.

Ordainagiria erregistratzeko prozesua amaitzean, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko dio parte hartzaileari, eta bertan adieraziko dio arraspatu/irabazi prozesuan sartzeko esteka.

Mezu elektronikoko estekan klik egitean, sistemak orrialde bat erakutsiko du arraspatu/irabazi osagaiarekin, eta erabiltzaileak osatu egin beharko du.

Arraspatu/irabazi prozesua amaitzen den une zehatz hori izango da sariak esleitzeko prozesuan parte hartzeko erabiliko dena.

“Une irabazle” bat aktibatu ondoren arraspatu/irabazi prozesua amaitzen duen lehen parte hartzaileak esleitu zaion saria irabaziko du.

Saritua izanez gero, sistemak:

Saria pantailan erakutsiko du, honako hauek barne:

Ordainagiriak saria duela jakinarazten duen testua

Esleitutako sariaren xehetasuna

Saria jasotzeko baldintzak eta jarraibideak

Saria berresteko mezu elektroniko bat bidaliko dio parte hartzaileari.

Hutsik dauden une irabazleak berresleitzea

Une irabazle bat aktibatzean, sistemak aurreko une irabazlea desaktibatzen du.

Une irabazleak hutsik geratzeko aukera dago.

Kasu horietarako, zerrenda bat sortu da erreserbako 5.000 une irabazlerekin. Erreserbako une irabazle horiek, hasiera batean, ez dute sari zehatzik esleituta.

Saridun bati esleitu gabeko une irabazle bat desaktibatuz gero, sistemak sari kode hori erreserbako lehen une irabazleari berresleituko dio, oraingo data/ordutik aurrera.

Horrela, hutsik geratu den une irabazle bati esleitutako sari kodea geroko erreserbako beste une irabazle bati lotuta geratuko da.

Adibidea:

‘A’ une irabazlea: 2024/11/22 18:04 | Sari kodea: 178

‘B’ une irabazlea: 2024/11/22 21:08 | Sari kodea: 98

Oraingo ordua: 2024/11/22 21:08, ‘B’ une irabazlea aktibatu eta ‘A’ une irabazlea desaktibatuta geratuko da.

‘A’ une irabazlea hutsik geratu bada, '178' sari kodea oraingo data/ordutik aurrerakoa duen erreserbako lehen une irabazleari berresleituko zaio.

Erreserbako une irabazlearen adibidea

Une irabazle berria aktibatuta: 2024/11/25 (15:04)

Sari kodea: 178

Prozedura horrek hutsik geratzen diren sariak berresleituko ditu, sustapenean sartutako ahalik eta sari gehien emateko.

MUGAK

Egiaztatzen bada parte hartzaile batek ez dituela Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen, edo parte hartzeko emandako datuak ez badira zuzenak, parte hartzea baliogabetu egingo da, eta Sustapenetik baztertuta geratuko da automatikoki, eta Sustapen honen arabera emandako sarien gaineko eskubide oro galduko ditu.

Sustapen osoan, gehienez ere 10 sari irabazi ahal izango dira pertsonako.

Emandako saria ezingo da transferitu ezta parte hartzaileak eskatuta aldatu edo konpentsatu ere, eta ezingo da beste produktu batekin ezta diruarekin ere trukatu.

Gorbeia Merkataritza Guneak eskubidea erreserbatzen du, kausa bidezko eta argia gertatzen bada, Sustapen honetan edozein aldaketa egiteko, bertan behera uzteko edo zabaltzeko. Sustapen hau ezin bada egin, bertan iruzurrak, akats teknikoak edo Gorbeia Merkataritza Gunearen kontrolpean ez dauden beste arrazoi batzuk hauteman direlako, zeinek lehiaketaren garapen egokiari eragiten baitiote, guretzat gordeko dugu sustapena deuseztatu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea.

Irabazlearen kontura joango dira saria onartzeak ekar diezaiokeen zerga oro, baita sustapenaren ondoriozko beste edozein gastu ere, Gorbeia Merkataritza Guneak Lege Oinarri hauetan berariaz onartuta ez badago.

DATU PERTSONALEN BABESA

Zure erabiltzaile informazioa ematen ari zara Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoari.
Sustapen honetan emandako informazio guztia sustapena kudeatzeko, irabazlea aukeratzeko eta harekin harremanetan jartzeko baino ez da erabiliko.

Saridun gertatuz gero, saria emateko behar diren datu guztiak eskatuko dira.


Saridunek baimena ematen diote Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoari beren izenak horren komunikabideetan argitaratzeko, eta erabilera horrek ez du ordaintzeko edo bestelako onurak lortzeko eskubiderik sortzen, irabazitako saritik aparte, eta horren xede bakarra da sustapenari gardentasuna ematea.


Parte hartzaileek eskubide hauek dituzte: - Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea. - Datuak eskuratu, zuzendu, garraiatu eta deuseztatzeko eta tratamendua mugatu eta aurkaratzeko eskubidea, baita ere bakarrik datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien menpe ez egotekoa.
- Espainiako kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea (www.aepd.es), uste badu tratamenduak ez duela indarrean dagoen araudia betetzen.


Eskubideak Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoaren posta bidez baliatu daitezke. Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao Goieneko errepidea z.g., edo bestela, helbide honetara mezu elektronikoa bidalita: centrogorbeia@telefonica.net, zuzenbidean balio duen frogarekin (esaterako, NAN fotokopiarekin), eta gaian “DATUEN BABESA” adieraziz.

Informazio gehiago behar izanez gero, gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu, esteka honen bitartez: https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos.

ALDAKETAK

Guretzat gordetzen dugu Sustapeneko oinarri hauek aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea; betiere, hala eginda, Sustapeneko parte hartzaileen eskubideak kaltetzen edo urritzen ez badira.

APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Lege oinarri hauek Espainiako Legediaren arabera arautuko dira. Oinarri hauen balioari, interpretazioari edo betetzeari buruz planteatu daitekeen erreklamazio edo eztabaida oro ebazteko eskumena Vitoria-Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegien eskumena izango da.

DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna: Gorbeia Merkataritza Gunearen jabekideen erkidegoa

Tratamenduaren xedea:

 

Tratamenduaren legitimazioa: interesdunaren baimena, sustapenean parte hartuz eta merkataritza gunearen eskaintzak, sustapenak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.

Datuak kontserbatzea: interesdunak baja eskatu arte.

Datuak jakinaraztea: irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira.

Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.

Interesdunaren eskubideak:

Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

Gorbeia Merkataritza Gunea, Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao Goieneko errepidea, z.g. (IFK: H01318914), esteka honen bidez:

https://www.centrocomercialgorbeia.com/informacion-proteccion-de-datos, zuzenbidean balio duen frogarekin (esaterako, NAN fotokopiarekin), eta gaian “DATUEN BABESA” adieraziz.

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.

Gorbeia Merkataritza Guneak beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko eskubidea.

Enpresa antolatzailea: Gorbeia Merkataritza Gunea, Etxabarri Ibiña (Araba), Miñao Goieneko errepidea, z.g. (IFK: H01318914).