image description

"Mozorrotu eta bidali zure argazkiaren" promozioaren oinarriak

“MOZORROTU ETA BIDALI ZURE ARGAZKIA” izeneko promozioa GORBEIA MERKATARITZA GUNEAK antolatu du eta 2017ko otsailaren 23tik martxoaren 1era bitarte burutuko da.

1. Promozioaren baitan 500€ zozketatuko dira Gorbeia Merkataritza Guneko saltokietan erabiltzeko erosketa-baleetan, eta honela banatuko dira:

  • Lehen Saria: 250 € erosketa-baleetan.
  • Bigarren Saria: 150 € erosketa-baleetan.
  • Hirugarren Saria: 100 € erosketa-baleetan.

Erosketa-baleak Gorbeia Merkataritza Guneko edozein establezimenduan trukatu ahal izango dira, zozketa egin den egunetik hiru hilabeteko epean.

2. Parte hartu ahal izateko, interesdunek inauterietako mozorroa jantzita argazki bat egin beharko dute Gorbeia Merkataritza Gunean, eta Gorbeia Merkataritza Gunearen webgunera igo beharko dute: www.centrocomercialgorbeia.com webgune horretan ageri den formularioa bete beharko dute datu pertsonalak sartuz (izena, abizenak, helbidea, etab.), eta adin txikikoen kasuan, adinez nagusia den guraso edo tutorearen baimena eta datuak sartu beharko dituzte.

Eskatutakoa betetzen ez duten, iraingarriak diren edo duintasunari kalte egiten dioten argazkiak ez onartzeko eskubidea izango du Merkataritza Guneak.

Parte-hartzaileak aditzera emandako argazkien jabetzaren gaineko ardurarik ez du izango Gorbeia Merkataritza Guneak.

Promozioaren irabazleak zein diren jakiteko zozketa martxoaren 2an osteguna egingo da, 12:00etan. Irabazleak eskatutako baldintzetako bat ez betetzea gertatuz gero, zozketarekin jarraitu ahal izango da sari guztiak ematera iritsi arte.

Zozketaren emaitzaren berri egunean bertan emango da Gorbeia Merkataritza Gunearen webgunean eta irabazleei zuzenean. Promozioaren lehiaketan parte hartzen duten argazki guztiak merkataritza gunearen webgunean eta sare sozialetan argitaratu ahal izango dira promozioan zehar edota gero.

PROMOZIO HONETAN PARTE HARTUZ GERO OINARRIOK OSO-OSORIK ONARTUTZAT JOTZEN DIRA ETA BAIMENA EMATEN ZAIO GORBEIARI, BEHAR IZATEKOTAN, PARTE-HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA PROMOZIOARI BURUZKO PUBLIZITATE-KOMUNIKAZIOETAN ERABILTZEKO, BAITA IRABAZLEEN IZENAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO ERE.

IZEN-EMATEKO FORMULARIOA BETETZEN DUTEN PARTE-HARTZAILEEK DATUEN BABESERAKO 15/1999 LEGE ORGANIKOAN XEDATUTAKOEI BURUZKO INFORMAZIOA JASO ETA ONTZAT EMAN IZANA JOTZEN DA, ETA JASOTAKO DATUAK GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ARDURAPEAN DAGOEN FITXATEGIAN GORDEKO DIRENAREN JAKINAREN GAINEAN IZANGO DIRA. FITXATEGI HORREN XEDEA ESKAINTZA ETA PROMOZIOAK BIDALTZEKO, ZOZKETETAN PARTE HARTZEKO, INKESTAK EGITEKO, PUBLIZITATEA BIDALTZEKO, HARPIDETZEKO, ETAB. DATUAK JASOTZEA IZANGO DA.

GAINERA, PARTE-HARTZAILEARI JAKINARAZTEN ZAIO SARITUA SUERTATUZ GERO BERE IDENTIFIKAZIO-DATUAK NAHIZ SARITUA IZAN DELA JASOTA GERATZEKO ATERA LITEKEEN ARGAZKIA ZENTROAREN WEBGUNEAN, FACEBOOK, EDOTA BESTELAKO SARE SOZIALETAN ETA KANPOKO BESTE HAINBAT KOMUNIKABIDETAN ARGITARATU AHAL IZANGO DELA.

PROMOZIOAN PARTE HARTZEAREKIN EDOTA SARIA ONARTZEAREKIN GORBEIA MERKATARITZA GUNEARI BAIMENA EMATEN ZAIO BERE IRUDI ETA IZENA INOLAKO MUGARIK GABE PUBLIZITATE-MOTA GUZTIETAN, PROMOZIOETAN, ARGITALPENETAN (INTERNET BARNE) ETA EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN HELBURU KOMERTZIALETARAKO EDO INFORMAZIORAKO ERABILTZEKO, BETI ERE PROMOZIO HONI LOTUTAKOAK BADIRA. HONEKIN PARTE-HARTZAILEAK EZ DU ESKUBIDERIK IZANGO DIRU-SARIRIK JASOTZEKO EDO INOLAKO TARIFARIK ESKATZEKO.

GAINERA, ZENTROKO PRODUKTUEI BURUZKO PUBLIZITATERIK EDO KOMUNIKAZIO KOMERTZIALIK JASO NAHI EZ IZATEKOTAN, EDO GOIAN AIPATUTAKO DATUAK ARGITARATZEAREKIN ADOS EZ EGOTEKOTAN, DATUAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZEZTATZEKO ETA UKO EGITEKO ESKUBIDEA IZANGO DU PARTE-HARTZAILEAK. HORRETARAKO, IDATZIZ JAKINARAZI BEHARKO DU, ZUZENBIDEAK ONARTUTAKO IDENTIFIKAZIOA ERANTSITA (NAN FOTOKOPIA ADIBIDEZ), GORBEIA MERKATARITZA GUNEKO JABEKIDEEN ELKARGOA, MIÑAO NAGUSIA ERREPIDEA Z.G. - 01196 ETXABARRI-IBIÑA (ARABA) HELBIDERA BIDALITA EDO POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ CENTROGORBEIA@TELEFONICA.NET HELBIDERA IDATZITA. GAIAN "DATUEN BABESA" ZEHAZTU BEHARKO DA.

PROMOZIO HAU PRENTSAREN, KARTELEN ETA LIBURUXKEN BIDEZ PUBLIZITATUKO DA.