image description

Inauteriko mozorro-jantzien lehiaketaren oinarriak

 Aurten ere, Gorbeia Merkataritza Parkeak Inauteriko mozorro-jantzien lehiaketa antolatuko du, haurrentzat eta 15 urtera arteko gaztetxoentzat soilik.

2017ko otsailaren 24an, ostirala, egingo da lehiaketa, Gorbeia Merkataritza Parkean, aisialdi gunean (2 sarrera) ezarritako eszenatokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Lehiakideek askatasun osoa izango dute beren mozorro-jantziak aukeratzeko, eta banaka edo taldeka aurkeztuko dira. Aldez aurretik izena eman dutenek bakarrik izango dute parte hartzeko aukera.

Izena eman nahi duenak Gorbeia Merkataritza Parkeko bulegoetara jo dezake, otsailaren 22ra, asteazkena, arte, bulegoko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara), edo bestela 945 – 46 07 46telefono-zenbakira dei dezake, ordutegi berean. Parte-hartzailearen izena, adina eta telefono-zenbakia eman beharko ditu, besterik ez.

Izena ematen duen bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta lehiaketaren egunean zenbaki horren bitartez deituko zaio. Izena ematen duen unean emango zaio zenbaki horren berri.

Lehiaketaren egunean, izena emandako parte-hartzaileak mozorrotuta azalduko dira, eta izen-ematearen ordenaren arabera deituko zaie, Merkataritza Parkeak ezarritako eszenatokian aurkez daitezen eta jarrita daramatzaten mozorro-jantziak ikusteko aukera izan dezan bertaratutako jendeak.

SARIAK:
Hainbat opari eta sari zozkatuko dira aldez aurretik izena eman ondoren lehiaketara aurkezten diren parte-hartzaile guztien artean. Horrela haurren artean lehiakortasuna sustatzea saihestuko da, guztiek aukera berdinak izango dituztelako. Horregatik ez da epaimahai kalifikatzailerik antolatuko, eta desfilea amaitutakoan zozketa egingo da.

100 €-nako 3 sari banatuko dira, merkataritzagunearen erosketa-txarteletan erabilgarri, baita 3 jostailu sorta ere, eta sorta bakoitzak, halaber, 100 €-ko balioa izango du.

Gainera, lehiaketan parte hartzen duten haur eta gazte guztiek opari bana eramango dute.

ANTOLATZAILEA:
Gorbeia Merkataritza Parkea.